sábado, 28 de abril de 2012

Nire sukaldearen instalazio elektrikoa

Instalazio Elektrikoa

1-
    1.1- Magnetotermiko orokorra (generala):
               -Ere "generala" deitua, regulatzen du gastatzen duzun argindarra, 
beraz, zenbat siru ordaindu behar duzun, eta gehienetan prezintuta dago.

     
    1.2- Diferentziala:
               -Etxearen zirkuitoaren hasieran kokatzen da, argindar guztia hemendik pasatzen da,       elektroi kopurua neurtzen du eta ez badira elektroi guztiak bueltatzen (fuga bat egon da) salto egiten du.

      1.3- Magnetotermikoa:  

                    -Barruan bi gailu ditu: 

                             -Termikoa, tentzio altuetaz babesteko.

                                   -Magnetikoa, kortozirkuitoetatik babesteko.
                   -Babesten du etxeko instalazio elektrikoa.







 2-
            2.1 Elementu elektrikoen zerrenda:
                -Frigorifikoa eta hozkailua.
                -Mikrouhinak
                -Sukalde elektrikoa

     
          2.2 Instalazio elektrikoaren adierazpen multifilarra.


          2.3 Instalazio elektrikoaren adierazpen topografikoa.

                       

          2.4 Instalazio elektrikoaren adierazpen unifilarra.





martes, 17 de abril de 2012

EGUZKI LABEA

1.- EGUZKI LABEA
Taldekideak: -Uxue
-Unai
-Jabi

2.- Aukeraturako gailuaren deskribapena:
Zer da? Guk egin dugun proiektu hau, hau da eguzki labea, izenak dion moduan ez da edozein labe. Gehiengo labeak argindarrarekin funtzionatzen dute baina guk aukeratutako labe hau, eguzkiaren energiarekin funtzionatuko du.
Zertarako bailo du? Eguzki labe hau, beste labe batzuen funtzionamendu berdina dauka. Labearen barruan sukaldatzeko, gauzak berotzeko eta beste hainbat gauzentzako erabil ditzakegu tresna hau.

Zerez eginda dago? Proiektu hau aurrera eramateko erabili genituen materialak hauek izan ziren: Kanpo kaxa eraikitzeko kartoizko kutxak erabili genituen; barruko kutxa eraikitzeko beste kartoizko kutxa erabili genuen. barruko kaxa beroaz isolatzeko, aluminiozko paperez inguratu genuen, eta horretaz gain, poliespan deitutako material oso isolatzailez inguratu genuen ere bai.
Nondik hartu dituzue ideiak? Labe honen ideia Davidek utzitako “Ingenios solares” etako(Jose Manuel Jimenez “Super” bezala ezagutua, idatzitakoa, David irakasle maitagarriaren lagun batek idatzitako liburua) liburutik atera dugu idei zoragarri hau. Liburu honetan beste hainbat proiektua eguzkiaren energiarekin funtzionatzen dutenak agertzen dira, baina proiektu hau erreza eta polita zelako aukeratu genuen eta ondo atera zaigu proiektua.


3.- Erabilitako materialek eta erremintak

MATERIALAK: HERRAMIENTAK:
-Kartoia - Kuterra
-Zeloa - Artaziak
-Kola - Brotxa
-Aluminiozko papera - Erregela
-Poliespana - Pemanentea
-Kristala - Arkatza
-Margo beltza - Ordenagailua
- Metroa



4.- Eraikitzeko prozesua deskribatu
Proiektu hau egiteko, 4 egun igaro ditugu, lehenengo eguna, hau da proiektua planteatzen eta aukeratzen egon ginen eguna kontatu gabe.
Lehen egunean, taldeetan bildu ginen eta liburua utzi zigun Davidek proiektua aukeratzeko. Egun horretan, gure eguzkiko labea egitea erabaki genuen. Gutxi gora behera, ze material eta nola egingo genuenaren idei bat egin genuen, eta ordenadailuan materialen marrazkiak eta bistak egin genituen.
Hurrengo egunean, gure labearen hasierari ekin genion. Lehendabizi, zerrenda bat egin genuen eta hor ze material erabiliko genuen idatzi genuen. Horren ondoren, proiektuari hasiera eman genion. Kartoizko kutxa bat hartu genuen, eta kartoizko beste kutxa txikiago bat, eta haien neurriak hartu genituen.
Bigarren egunean, gure taldekidea Uxue, ez zen etorri eta egun horretan bakarrik bi taldekide, Javi eta Unai (mutilek bakarrik), egon ziren eguzki labearen proiektuan lan eta lan. Egun horretan, materialaren bila joan ziren eta David utzitako kutxa batzuekin hasi ginen teknologiako eguzki labe honi hasiera ematen. Jarraitzeko, neurriak hartzen hasi ginen eta proiektua iada itxura hartzen hasi zen.
Jarraitzeko, aluminiozko paperarekin kutxa handia forratu egin genuen, probatzerako orduan beroa ondo isola zitzan. Pentsatuta geneukan kutxa handia eta kutxa txikiaren bitartean sobratzen zen lekua, poliespanez betetzea horrela bero gehiago pilatuko zen kaxaren barruan, baina nahiko poliespan ez geneukanez, aluminiozko paperarekin bolatxoak egin genituen eta tarte hori bete egin genuen. Kaxaren goikaldetik, poliespaneko xafla moduko batzuk itsatsi genituen.
Froga bat egin genuen, kutxa txiki kutxa handiaren barruan sartu behar genuen. Hori probatu, eta konturatu ginen barruan estruktura moduko bat behar zuen, zeren bestela kutxa txikia kutxa handiaren barnean sartzean, kutxa handia mailatu egiten zen goiko partetik. Aluminiozko paperen roiloetan zetorren tuboak erabili genituen horretarako. Lehendabizi, tutuak sartu baino lehen, tutuak aluminiozko paperarekin inguratu genituen isolatzailea jarraitzen izateko. Horretako lau tubo jarri genituen, bat izkina bakoitzean eta horrela tope bat eginez, kutxa txikia barneratzean kutxa handia ez zen mailatuko.
Gero, hori guztia ondo bukatuta geneukanean, labearen goikaldean ate moduko bat jarri behar genuen, eta ate horrek beroa pasatzen utzi behar zuen. Horretarako, pentsatu genuen ideia egokia izango zela kristal moduko bat ipintzea, eta horrela egin genuen. Kristala poli espaneko xafla batean itsatsi genuen, eta horrela tapaern lana egingo zuen eta baita ere beroa erakarriko zuen, beroa kristaletik pasa eta labea tenperatura altuetara pasako zen.
Proeiktua bukatzeko klase orduak bukatu egin genituen, eta priektuari amaiera emateko, pentsatu genuen oraindik tenperatura altuagoetara irits zezan, beltza kolorekoa margotu ahal genuela eta horrela egin genuen, patio batean teknologia gela eskatu eta han bertan beltza margoarekin kutxa osoa margotu genuen. Gure eguzki labea, 80ºtara iritsi zen proba egin genuen egunean.


5.- irizpideak: ondo adierazita dago, neurri guztiak ondo akotaturik daude, 2 bista eta sekzio bat gutxienez


6.-
1.- Goiko tapa: Estalki hau egiteko, kristal zati bat eta kutxa baten beheko aldea erabili dugu estalkia egiteko. Kartoia hartu eta kristalaren neurriak erabilita, kartoi zatian zuloa egin eta hortxe bertan kristala enkajatu dugu. Kristala eror ez zitzan, pegamentua eta zeloa erabili genuen. Alboetan kartoi gehiagorekin, molde bat bezla egin genuen, horrela tapa ez zen eroriko.

2.- Beheko atala: Beheko atala egiteko, kutxa handi bat erabili dugu eta hau beren barruan beroa ondo gordetzeko, aluminiozko paperez inguratu dugu. Baita ere, lau tutu jarri ditugu zuloaren izkina bakoitzean, horrela bigarren kutxa sartzea ez zen mailaituko.

3.-Kaxa txikia: Bigarren kutxa hau bestea baino nahiko txikiagoa zen, eta honetan lapikoa sartuko dugun kaxa bezala erabiliko dugu. KUtxa txiki hau ez dugu paperezko aluminioz inguratu.

7.- Grafikoa











8.- Zer gehituko genuke?
Gure ustez gure proiektua oso ondo dago, eta landua gainera, baino zoritxarrez ez du guk nahi dugun tenperatura minimoa lortzen (100ª), baino horretarako ez dakigu zer jarri tenperatura gehiago lortzeko, agian isolatzaile gehiago jarri beharko genuke.