viernes, 2 de marzo de 2012

Aulki bat elurretan

Aulki bat elurretan liburua, asko gustatu zait. Irakurri ditugun beste liburuak baina interesgarriagoa iruditu zait, batezere, Bon Jovi kapitulua. Ez zait burutzen nola asmatu zuen Uxue Alberdik horrela idazteko modua, lerro bikoitietan istoria bat, eta lerro bakoitietan beste bat.
Liburu hau, istorio laburreko irakurri ditugun beste ipuinak baina gehiago gustatu zait, ipuin bakoitzean, aurrekoan agertzen zen zerbait agertzen delako, adibidez, lehenengo ipuinean, umeak hartzen duen aulkia bigarren ipuinean agertzen da, eta horrela ipuin guztietan.
Gehienetan, horrelako liburuak ez zaizkit gustatzen, ipuinek, lotzen dituen ezer ez daukatelako eta horrela istorioa jarraitzea askoz ere zailagoa delako baina liburo honekin ez zait hau gertatu. Istorio bakoitzak bere gauzak ditu baina elkarren artean lotuak egonda, errazagoa da engantxatzea beste liburu batzuetan baino. Gainera, istoriak nahiko motzak dira, eta egunero bat irakurri dezakezu ezer galdu edo ahaztu gabe.

No hay comentarios:

Publicar un comentario