viernes, 2 de marzo de 2012

IRITZIA "AULKI BAT ELURRETAN"


Aulki bat elurretan, Uxue Alberdik idatzitako liburua da, bereziki Suedian kokatuta. Egia esanda, ez zait asko gustatu baina ez da izan liburu txar bat. Niretzako, hasiera pixkat korapilotsua iruditu zait, batez ere lehendabiziko kapitulua. Lekuz eta egoeraz asko aldatzen du.Ez dago ondo planteatuta eta zaila egiten da ulertzea eta istoria kokatzea, kapitulu horren esanahia justu kapituluaren bukaeran ulertzen da.
Liburu hau, hainbat istoriaz osatuta dago. Badaude istoria batzuk ondo eta erraz ulertzen direnak, aldiz badaude beste batzuk kostatzen direnak ulertzea.
Badago ere kapitulu bat bere idazkera guztiz ezberdina dena,Bon Joviren kapitulua bereziki. Irakurtzen hasi, eta konturatu nintzen lehenengo lerroa eta bigarrenak, ez zuela zentzurik. Istoriotxo honetan, lerro bikoitiak bakoitiekin irakurri behar dira, hau da 1-3-5-7-9.... eta lerro bikoitiak bikoItiekin: 2-4-6-8-10... Guztiz arraroa niretzat.
Baita ere aipatu behar dut, istorioak beraien artean ez daukatela jarraipenik, ez daukate zer ikusia haien artean.
Liburua hau, 14 urteetako gazteentzak gomendatuko nioke, edota istorio labur eta ezberdinak gustoko duten pertsonei, gainera ez du hiztegi zaila erabiltzen beraz edonork irakur dezake zailtasunik gabe.

Orokorrean, liburua ez da gaizki egon baina nire ustez falta izan zaio kapitulu batzuen azaLpen errezagoa eta kapituluak haien artean jarraipena edo gutxienez haien artean zerikusia izatea zerbaitetan.

Uxue Fernández-Andes Arbulu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario