viernes, 11 de febrero de 2011

HOMO HABILIS



Homo habilis hominido espezie bat izan zen. Lehen aztarnak 1960an aurkitu zituzten Afrikako ekialdean Louis eta Mary Leakeyk. Twiggy izeneko burezurra eta Cindy mandibula famatu egin ziren, genero berri bati buruz hitz egiten hasi baitziren.
Beso oso luzeak zituen hankekin konparatuz, eta burezurraren handitze bat esperimentatu zuen, mandibula txikitzearekin batera.
Erabilitako erramintei esker haragia jateko erraztasun handiagoa lortu zuten, baita fruituak txikitzeko ere. Erramintak erabili izanak ez du esan nahi Homo Habilisa ehiztaria zenik. Izan ere Habilisa belarjalea zela uste da, eta bere dieta hildako animalien haragiarekin osatzen zuela.
Homo habilisa, denbora eta leku berean beste hainbat espezierekin bizi izan zen: Homo Rudolfensis eta Paranthropus generoko espeziekin, alegia. Guztiak habitat berean bizi ziren, baina ez zuten errekurtsoengatik gatazkarik izan.


EGILEAK: OIHANE ETA EDER

HOMO ERECTUS

NOIZ?
Duela 1’8 milioi urte eta duela 300.000 urte artean. Homo Erectus-aren bukaera glaziazioarekin batera iritsi zen.

NON?
Afrikan hasi zen baina Asia eta Europan zehar zabaldu zen urteak aurrera joan ahala. Homo Erectus-aren ondakin gehienak Asia Orientalean aurkitu dira (Txinan, Indonesian... batez ere) eta honek adierazten du Asian, Homo Erectus populazioa altuagoa zela Afrikan eta Europan baino.

NOLAKOA?
Oso indartsua eta nahiko altua zen (1’70m inguru). Bi hanketan ibiltzen ziren eta iletsuak ziren, gaueko tenperaturak jasan ahal izateko. Ehizarako armak egiten zituzteneztenez, eskuak oso garatuak zituzten. Edozer gauza jateko hortz gogorrak zituzten. Beren garezurraren bolumena 800-1200 cm3-koa zen eta arraren eta emearen artean desberdintasun fisikoak nabariak ziren.

ZER EGIN ZEZAKEEN?
Lan egiteko tresnak egiten zituzten, sua ere erabiltzen zekiten.




EGILEAK: Janire eta Raquel.

JULEN ETA EKAITZ AUSTRALOPITHECUS AFARENSIS


Australopithecus afarensis espeziea Australopithecus generoko espezierik ezagunena eta dokumentatuena da, eta honen ondorioz, eztabaida handiak sortu ditu. Donald Johanson izan zen aurkikuntza egin zuen ikerlaria, Etiopian, 1974an. Bertan aurkitu zuten hain famatua egin den Lucy. Fosil honetan duela 3 milioi urteko afarensis eme baten eskeletoaren %40a kontserbatzen da.
Espezie honetan garbi asko ikus daiteke zeukaten dimorfismo sexuala. Gizonak emakumeak baino askoz ere handiagoak ziren, espezie ezberdinak emateraino.
Hominido hau belarjalea zen ia bere osotasunean. Bere arbaso Australopithecus anamensisak bezala esmalte lodia zuen, fruitu lehorrak, tuberkuluak eta sustraiak jaten zituztelarik. Baso ikerietan bizi izan zen eta familia bereko gizonek osatutako komunitateetan bizi ziren. Komunitate bakoitzean eme batzuk zeudelarik.
Afarensisak burmuin txikia zuen 400-500 cc. ingurukoa eta bipedoa zen, bere besoak luzeak izan arren.
Espezie hau duela 3,7 milioi urte ingurutik, duela 2,9 milioi urte ingurura arte bizi izan zen, bai baso itxietan, baita baso irekietan ere. Ia milioi bat urtez bizi izan ziren aldaketarik apenas jasan gabe eta klima aldaketa baten ondorioz iritsi zen beraien azkena. Tenperatura hoztuz joan zen eta hezetasuna jaisten, espezieri ez zion moldatzeko denborarik eman eta beraien bizitza moztu egin zen. Hala ere beste genero bati eman zion erreleboa, Paranthropusari, alegia.

HOMO NEANDERTALENSIS




Neanderthal edo neandertaleko gizakia Homo generoko Pleistenestiak kide desagertu bat da. Europako eta Asia zentraleko mendebaldean aurkitu dira aztarnak. Neanderthalak batzuetan gizakien aspiespezie gisa sailkatzen dira (Homo sapiens neanderthalensis) edo beste espezie baten eran (Homo neanderthalensis).

Neanderthal terminoa 1863an sortu zuen William King anatomistak. Gaur egun Neanderthal idazteko bi modu ezberdin daude, izan ere Thal alemanierazko hitzaren grafia XX. mendearen hasieran aldatu zen eta gaur egun Tal erabiltzen da.
Esanahia Harana da. Izen binomiala finkoa denez Neanderthalensis erabiltzen da, baina hizkera arruntean erdiko h-a askotan kentzen da. Hala egiten dute bai alemanierazko bai gaztelaniazko testuetan.

Haren garaiera Homo sapiensaren antzekoa zen, baina bai beso eta baita hankak ere motzak zituela esan dezakegu. Gihar sendoak zituzten, eta ondorioz pisu gehiago.
Honek, hezurren bolumenean ere zerikusirik izan zuen. Hauen hezurrak, potoloagoak izango liratezke.
Gizaki indartsuak ziren. Garezurraren bolumenari dagokionez, gureak baino bolumen handiagoa zuen. 1500 eta 1600 c. c. bitartekoa.
Horretaz gain hauek ziren gaur egungo gizakiekin aldertuta zituzten ezberdintasun nagusiak:
  • Hobi-suprainiakoa

  • Toru okzipitala

  • Prozesu mastoidea



Toru supraorbitarioa begien gainean agertzen den toru bat da. Ikusten erraza da, begien gainean, arku itxura baitu, sekzioa borobildua da eta bi begien arteko tartean jarraikortasuna du.
Toru hau oso argi agertzen da begien zentruaren gainean baina alboetarantz desagertzen doa.
Orokorrean hutsik agertzen da eta oso garatua.
Toru hau Homo generoan garatzen joan da eta Neanderthalekin garaikideak ziren gizaki modernoengan ere agertu ahal zen.
Neanderthalengan ezberdina da, ordea: bi begien artean jarraikortasuna du eta bere atzean bekokia berehala doa atzerantz.


Egileak: Andoni eta Nekane

HOMO SAPIENS

Bai, izena Cuvierrek eman zion gure espezieari. Nola? Hain gogoko zuen nomenklatura binomiala erabiliaz. Latinez gure espeziearen izena HOMO SAPIENS da, “ezagutzen duen gizakia” esan nahi du honek.

Gure aintzindariak bezala (Australopithecus afarensis, Homo habilis, Homo erectus eta Homo neandertalis) primateak gara. Primate bipedoak hain zuzen eta Hominidae familiaren barnean kokatzen gara (gorila, txinpanze eta orangutanak bezala!).

Beraz bai txinpanzeak zein gu geu hominidae familiakoak bagara, zerk bereizten gaitu nagusiki azken hauetatik? Burmuinaren tamainak. Honek arrazonatzea, hizkuntza eta barne bizitza bat edukitzea ahalbidetzen digu. Interesgarria ezta?

ESPEZIEEN SORRERA

ESPEZIEen SORRERA.

Hau da biologian darabilkigun gaiaren izenburua. Ugariak dira gure planetan topa ditzazkegun espezieak. Baina nola sortu dira? Galdera honi erantzuna bilatzen saiatu gara, baita eztabaida piztu ere!

Alde batean Kreazionistak. Hauen ordezkari Carolus Von Linnaeus (Lineo) eta Georges Cuvier. Aintzindaria aldiz Aristoteles jauna. Beste aldean eboluzionistak, Jean Baptiste Lamarck eta nola ez ... Charles Darwin tarteko.

Zer egin izan zuen hauetariko ikertzaile bakoitzak? Zein argudio zituzten? Honetarako aurkezpen batzuk prestatu izan ditugu. Hona hemen emaitzak!


Carolus Von Linnaeus ( Lineo) (Janire eta Andoni)



Georges Cuvier (Nekane eta Oihane)



Jean baptise Lamarck (Eder eta Rakel)



Charles Darwin (Ekaitz eta Julen)

jueves, 10 de febrero de 2011

Irratsaioa prestatzen

EDURNE PASABAN-en BISITA JULENEN IKUSPUNTUTIK:


Niri asko gustatu zait egonaldia. Oso pertsona alaia eta majua dirudi. Harritu nauena izan da esan duenean ez zela izutu galdu zenean Juanitorekin. Oso gaizki pasatuko zuen Juanito bere oinetako hatz batzuk anputatu izan behar zitzaizkion. Deigarriena izan da esan duenean 10.000 euro kostatzen zuela eta diru ori gobernuarentzat joaten zela.

PASABANEN BISITA RAQUELEN IKUSPUNTUTIK

Gaurko Edurne Pasabanen bisita espero baino interesgarriagoa izan da, egia esanda ez nuen espero Edurne hain atsegina eta hurbila izango zenik, baina benetan harritu nau. Ospetsua eta ezaguna da bai, baina meritua kentzen du eta Asierri (bere lehengusua), Idoiari (bere betiko laguna), sherpei eta bere atzetik dauden guztiei ematen die.
Asier berarekin espedizio guztietara joaten da, Idoak "idazkari" lana egiten du Edurnek etaAsierrek espedizioak egin ditzazten eta sherpek beti laguntzeko prest daude eta Edurnek eta Asierrek bezainbezte meritu dute, nahiz eta komunikabideez ezkutatzen duten.
Honetaz aparte, guk egin ditugun galdera guztiak erantzun ditu eta hainbat pasarte kontatu dizkigu. Ez du beldurrik izan bere ikuspuntua erakusteko edozein momentuan eta hori izan da gaurko bisitatik gehien gustatu zaidana. Espero dut hain atsegin eta apal izaten eta eskalada eta mendi kirolak ezagunak egiten jarraitzea.
Mila esker.

EDURNEREN BISITA OIHANEREN IKUSPUNTUTIK


Gaur otsaiaren 10rean Edurne Pasaban ikastolara etorri da. Edurnek iritsi denean Anek aurreskua dantzatu dio eta LH 4 opari batzuk egin diote. Liburutegian galderak egin dizkiogu, oso pertsona hurbila iruditu zait. Berak kontatu digu zergatik igotzen dituen 8000 metrotako mendiak eta nire iritzia aldatu egin du, nik lehen dirua eta konpetibitateagatik egiten zutela pentsatzen nuen baina gaur berak azaldu digun moduan mendia maite duelako egin duela konturatu naiz.
Edurnerekin bere lehengusua, Asier, eta bere
lagun mina, Idoia, etorri dira. Asier berarekin mendira igotzen da eta Idoia modu batean esateko bere idazkaria.
Amaieran Edurnek autografo bat sinatu digu.

PASABANEN BISITA JANIREREN IKISPUNTUTIK


Gaur Edurne Pasaban etorri da gure ikastolara.
Etorri denean Ane, DBH2-ko ikaslea, aurreskua dantzatu du eta Uxue eta Unai, DBH3-ko ikasleak, txistua jo dute.
D.B.H-ko ikasle guztiak libirutegian galdera batzuk egin dizkiogu bere espedizioari buruz eta oso jatorra izan da gurekin.
Bere lengusua Asier eta Idoia bere laguna, berarekin etorri dira eta Asierrek ere galdera batzuk erantzun ditu.
Hitzaldia oso azkar pasatu da baina bere bisita asko gustatu zaigu.

Bukatzerakoan nahi izan duenari sinatu egin dio.

PASABANEN BISITA EKAITZEN IKUSPUNTUTIK

Gaur ikastolan Edurne Pasaban izan dugu gurekin, guk egin diogun galdera guztiei erantzuteko prest, ere etorri egin da hemengo bodega bat bere pisuan ardoan emango ziotelako.
Nire ustez Edurne oso pertsona atzegina, ona eta normala da, hitzaldian oso lasai eta arazorik gabe galdera guztiei erantzun die, eta bere lengusua Asier ere oso ondo erantzun du eta laguntza haundia eman dio Edurneri mendian eta baita ere gaurko hitzaldian, Idoiak ere lan handia egiten du baina televista, egunkaria eta beste komunikazio bideek ez diote garrantzirik ematen, nire ustez Edurnerentzat hamalau 8000 milakoak igotea poztazun handia eman dio, bere erronka bat zelako eta lortu duenez oso gustura zentitzen delako.
AGUR ETA ESKERRIK ASKO GURE IKASTOLARA ETORTZEAGATIK!!

PASABANEN BISITA NEKANEREN PUNTUTIK


Gaur Edurne Pasaban gure ikastolara etorri da bisita bat egitera.
DBHko ikasle gustiek galdera batzuk prestatu ditugu bere espedizioari buruz.
10:30 gure ikastolara ailegatu da eta Idoia DBH2ko ikasle bat aurreskua dantzatu dio.
Geroago liburutegira joan gara eta han galderak egin diegu
eta oso ondo erantsun ditu Asierrekin batera.
Nire ikuspuntutik Edurne pertsona alaia,jatorra eta gure galdera gustiei erantzun ditu arazorik gabe.

Amaitzeko Edurnek aholku batzuk eman dizkigu gure bizitza aurrera eramateko.




Beno beste bat arte.
Agur!!!

PASABANEN BISITA EDERREN IKUSPUNTUTIK


Gaur 2011ko otsailak 10 Edurne Pasaban ikastolara etorri da. Edurne Pasaban mendizale bat da eta berak lehenengo neska izan da 14 sortzimila igotzeaz. Hasieran ikastolaren kanpoaldean Edurne agurtu dugu eta d.b.h.2 mailako neska bat dantzatu dio. Gero DBHko ikasle guztiok sartu gara eta bertan Edurnek erantzun digu galdera batzuei. Nire ustez Edurne oso hurbil egon da gurekin eta oso normal erantzun du. Berarekin bere lengusua Asier eta bere laguna Idoia etorri dira eta oso ondo egon dira, asko hitz egin dute eta oso gustora sentitu gara guztiok.

PASABANEN BISITA ANDONIREN IKUSPUNTUTIK


Nire ustez bisita polita iruditu zait eta beti gogoratuko dudana, pertsona hurbil baten irudia nuen buruan eta ia beti bezala arrazoia eman dit gaurko bisita. Galderak erantzun dituenean pertsona esperientziaduna dela ikusi ahal izan dugu gaur, pertsona bat 14x8000 mendi igo dituenak fisikoki pertsona sendoa eta burugogorra dela ikusi dugu baina pertsona bezala bere izaera propioa du bere bizitzan zehar. Bisita polita iruditu zait batez ere galderen erantzunetan oinarritu naizelako eta erantzun unkigarriak izan dira bizitzan gogoratuko ditudanak.