Australopithecus afarensis espeziea Australopithecus generoko espezierik ezagunena eta dokumentatuena da, eta honen ondorioz, eztabaida handiak sortu ditu. Donald Johanson izan zen aurkikuntza egin zuen ikerlaria, Etiopian, 1974an. Bertan aurkitu zuten hain famatua egin den Lucy. Fosil honetan duela 3 milioi urteko afarensis eme baten eskeletoaren %40a kontserbatzen da.
Espezie honetan garbi asko ikus daiteke zeukaten dimorfismo sexuala. Gizonak emakumeak baino askoz ere handiagoak ziren, espezie ezberdinak emateraino.
Hominido hau belarjalea zen ia bere osotasunean. Bere arbaso Australopithecus anamensisak bezala esmalte lodia zuen, fruitu lehorrak, tuberkuluak eta sustraiak jaten zituztelarik. Baso ikerietan bizi izan zen eta familia bereko gizonek osatutako komunitateetan bizi ziren. Komunitate bakoitzean eme batzuk zeudelarik.
Afarensisak burmuin txikia zuen 400-500 cc. ingurukoa eta bipedoa zen, bere besoak luzeak izan arren.
Espezie hau duela 3,7 milioi urte ingurutik, duela 2,9 milioi urte ingurura arte bizi izan zen, bai baso itxietan, baita baso irekietan ere. Ia milioi bat urtez bizi izan ziren aldaketarik apenas jasan gabe eta klima aldaketa baten ondorioz iritsi zen beraien azkena. Tenperatura hoztuz joan zen eta hezetasuna jaisten, espezieri ez zion moldatzeko denborarik eman eta beraien bizitza moztu egin zen. Hala ere beste genero bati eman zion erreleboa, Paranthropusari, alegia.
viernes, 11 de febrero de 2011
JULEN ETA EKAITZ AUSTRALOPITHECUS AFARENSIS
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario