viernes, 11 de febrero de 2011

HOMO NEANDERTALENSIS




Neanderthal edo neandertaleko gizakia Homo generoko Pleistenestiak kide desagertu bat da. Europako eta Asia zentraleko mendebaldean aurkitu dira aztarnak. Neanderthalak batzuetan gizakien aspiespezie gisa sailkatzen dira (Homo sapiens neanderthalensis) edo beste espezie baten eran (Homo neanderthalensis).

Neanderthal terminoa 1863an sortu zuen William King anatomistak. Gaur egun Neanderthal idazteko bi modu ezberdin daude, izan ere Thal alemanierazko hitzaren grafia XX. mendearen hasieran aldatu zen eta gaur egun Tal erabiltzen da.
Esanahia Harana da. Izen binomiala finkoa denez Neanderthalensis erabiltzen da, baina hizkera arruntean erdiko h-a askotan kentzen da. Hala egiten dute bai alemanierazko bai gaztelaniazko testuetan.

Haren garaiera Homo sapiensaren antzekoa zen, baina bai beso eta baita hankak ere motzak zituela esan dezakegu. Gihar sendoak zituzten, eta ondorioz pisu gehiago.
Honek, hezurren bolumenean ere zerikusirik izan zuen. Hauen hezurrak, potoloagoak izango liratezke.
Gizaki indartsuak ziren. Garezurraren bolumenari dagokionez, gureak baino bolumen handiagoa zuen. 1500 eta 1600 c. c. bitartekoa.
Horretaz gain hauek ziren gaur egungo gizakiekin aldertuta zituzten ezberdintasun nagusiak:
  • Hobi-suprainiakoa

  • Toru okzipitala

  • Prozesu mastoidea



Toru supraorbitarioa begien gainean agertzen den toru bat da. Ikusten erraza da, begien gainean, arku itxura baitu, sekzioa borobildua da eta bi begien arteko tartean jarraikortasuna du.
Toru hau oso argi agertzen da begien zentruaren gainean baina alboetarantz desagertzen doa.
Orokorrean hutsik agertzen da eta oso garatua.
Toru hau Homo generoan garatzen joan da eta Neanderthalekin garaikideak ziren gizaki modernoengan ere agertu ahal zen.
Neanderthalengan ezberdina da, ordea: bi begien artean jarraikortasuna du eta bere atzean bekokia berehala doa atzerantz.


Egileak: Andoni eta Nekane

No hay comentarios:

Publicar un comentario