viernes, 11 de febrero de 2011

HOMO HABILIS



Homo habilis hominido espezie bat izan zen. Lehen aztarnak 1960an aurkitu zituzten Afrikako ekialdean Louis eta Mary Leakeyk. Twiggy izeneko burezurra eta Cindy mandibula famatu egin ziren, genero berri bati buruz hitz egiten hasi baitziren.
Beso oso luzeak zituen hankekin konparatuz, eta burezurraren handitze bat esperimentatu zuen, mandibula txikitzearekin batera.
Erabilitako erramintei esker haragia jateko erraztasun handiagoa lortu zuten, baita fruituak txikitzeko ere. Erramintak erabili izanak ez du esan nahi Homo Habilisa ehiztaria zenik. Izan ere Habilisa belarjalea zela uste da, eta bere dieta hildako animalien haragiarekin osatzen zuela.
Homo habilisa, denbora eta leku berean beste hainbat espezierekin bizi izan zen: Homo Rudolfensis eta Paranthropus generoko espeziekin, alegia. Guztiak habitat berean bizi ziren, baina ez zuten errekurtsoengatik gatazkarik izan.


EGILEAK: OIHANE ETA EDER

No hay comentarios:

Publicar un comentario