viernes, 11 de febrero de 2011

HOMO ERECTUS

NOIZ?
Duela 1’8 milioi urte eta duela 300.000 urte artean. Homo Erectus-aren bukaera glaziazioarekin batera iritsi zen.

NON?
Afrikan hasi zen baina Asia eta Europan zehar zabaldu zen urteak aurrera joan ahala. Homo Erectus-aren ondakin gehienak Asia Orientalean aurkitu dira (Txinan, Indonesian... batez ere) eta honek adierazten du Asian, Homo Erectus populazioa altuagoa zela Afrikan eta Europan baino.

NOLAKOA?
Oso indartsua eta nahiko altua zen (1’70m inguru). Bi hanketan ibiltzen ziren eta iletsuak ziren, gaueko tenperaturak jasan ahal izateko. Ehizarako armak egiten zituzteneztenez, eskuak oso garatuak zituzten. Edozer gauza jateko hortz gogorrak zituzten. Beren garezurraren bolumena 800-1200 cm3-koa zen eta arraren eta emearen artean desberdintasun fisikoak nabariak ziren.

ZER EGIN ZEZAKEEN?
Lan egiteko tresnak egiten zituzten, sua ere erabiltzen zekiten.




EGILEAK: Janire eta Raquel.

No hay comentarios:

Publicar un comentario