Nire laguna, Abdul Hamadd Rabdabbi Ehmere hirugarrena, duela bi urte ezagutu nuen, udan hain zuzen.
Oiongo udalekuetan nengoen Moha eta Alex itxaroten, eta bost minutu pasata beste mutiko batekin agertu ziren;
mutikoa beltzarana zen eta oso argala ikusten nuen. Hirurak nigana heltzean galdetu nien ea nor zen beste mutikoa,
eta ikasle berri bat zela esan zidaten, ondoren aurkeztu ziguten, Marokotik etorri zela esan zidaten.
12 Urte nituen aurkeztu zidatenean, nahiz eta hain ondo ez ulertu gure artean oso ondo hartu genuen taldean, oso
jatorra eta eskuzabala zelako.
Orain, beltzaranagoa da begiak urdintzen ari zaizkio eta pixka bat loditu da, eta ni baino baxuagoa da, gutxigora behera 1'50 metro. Abdulez gehien gustatzen zaiguna da, oso jatorra eta eskuzabala dela, hitzekin asko trabatzen da eta guk farre egiten dugunean, berak bere hizkuntzan hitz egiten digu ezer ez ulertzeko.Ia egunero esaten dit bere lagunik onena naizela, eta nik berdina esaten diot; hainbat aldiz geratu naizbere etxean lo egitera eta bion artean jolasteko ere, bere herrialdeko hainbat janari prestatzenerakutsi dit, normala denez, nik ere hemengo jakiak prestatzen erakutsi diot. Adibidez, pasaden astean,marmitakoa sukaldatzen erakutsi nion, asko gustatu zitzaion eta bere gurasoei prestatu zien.Duela hilabete bat pentsatu dugu, datorren udan ni bere herrialdera joatea oporretan berarekin.Asko gustatuko litzaidake joatea eta bere etxea, auzoa... etab. nolakoa den ikustea. Bere hizkuntza
erakusten ari dit eta oso zaila da asko trabatzen baitzara, baina adi bazaude, esaldiak, esanahia hartzen dutepixkanaka pixkanaka, gaur egun bera primeran moldatzen da euskararekin eta horrela hobeto erakutsiahal dit bere hizkera.
Josu Zabala Marañón
No hay comentarios:
Publicar un comentario