domingo, 2 de octubre de 2011

Deskribapena

Nire lagunaren izena Matteo da. Matteo italiarra da baina Arrasaten bizi da.

Berak 17 urte dauzka eta oso mendizalea da, bat eta hogeitamar neurtzen du, gimnasiora doanez nahiko indartsua da, orain bizarra utzi du eta ezkerreko belarrian belarritako berde bat darama.

Italiarra izan arren, ez dauka ez azenturik ez itsurarik. Italiarra dela esaten duenean denak harritu egiten dira eta italieraz dakizkiten bizpahiru berba botatzen dizkiote.

Matteo eta biok udan ezagutu ginen elkar, nik Akonkagua igotzen nuen bitartean ezagutu nuen, eta azkenean nirekin igo zen tontorreraino.

Ez da bere gurasoekin bizitzen eta bere etxea ordaintzeko, Barren aldizkarian lan egiten du, aldizkariaren atalik garrantzitsuena kudeatzen du.

Uste dut ez garela gehiago ikusiko baina badaezpada bere e-maila eman dit eta tuenti-an lagun bezala daukat, Matteo Cantú deitzen da. Espero dut beste mendi batean aurkitzea, Everestean adibidez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario