lunes, 3 de octubre de 2011

PEPE.

Uda honetan lagun berri bat ezagutu dut. Ez naiz zehazki gogoratzen noiz ezagutu nuen baino momentu hartatik erlazio oso ona izan dut berarekin.

Lagun honek, Pepe du izena eta ezagutzen ez nuenean pertsona maltzur bat zela pentsatzen nuen, beti haserre-aurpegiarekin ikusten nuelako, baino Pepe ezagutu nuenean, hori bere aurpegiaren keinu naturala zela ohartu nintzen, Pepe oraindik ez baitdut behin ere haserretuta ikusi. Beti alai, eta beti edonor laguntzeko prest.

Onartu behar dut oso harrituta geratu nintzela Pepe ezagutu nuenean, ze inoiz ez baitdut pertsona alaiago bat ezagutu.

Nire ustez Pepek kanpotik beldur apur bat ematen du, ze bere aurpegiaren keinu txarraren gain, oso, oso altua da eta gihartsua ere. Horrek , ezagutzen ez duten pertsoneei beldurtzera jorrarazten die niri gertatu zitzaidan bezala.

Peperekin oso ondo konpondu izan naiz ezagutu nuen momentutik eta bere izaeraren aspektu oso ezberdinak ezagutu ditut. Sakon ezagutu dut eta orain lagunminak gara Pepe eta ni.

Nerea González.

No hay comentarios:

Publicar un comentario